Lehen sektorea laguntzeko planaren barruan, Laudioko Udalak abereentzako mahuka bat jarri du Arrañon, Goienuri eta Larreako bazkalekuak kudeatzeko planaren barruan. Behiak, zaldiak, ahuntzak zein ardiak dituzten abeltzainentzat dago diseinatua mahuka, animaliak bideratzeko korta eta guzti.
Abereen garraioa eta osasun kanpainetako lana errazteko asmoz jarri dute sistema berria. 2022an hasi zuen Laudioko Udalak Arrañoko Goienuri eta Larrea zonaldeak kudeatzeko plana, bertako oinarrizko azpiegiturak hobetu eta hornitzeko. Lehendabiziko lanak osatze aldera instalatu dira itxiturak eta ganaduarentzako mahuka.
Laudioko Lehen Sektoreko zinegotziak, Ludi Temiñok, adierazi du lehen sektorea "babesten, indartzen eta bultzatzen" jarraituko dutela, funtsezko sektorea delako eta etorkizunean ere hala izango delako. 38.717,62 euroko kostua izan du berrikuntzak.