Langile bat hil da goizean Laudioko Bebidas Serrano enpresan. Larrialdi zerbitzuek 8:30ean jaso dute abisua, eta Ertzaintzako agenteak eta Osakidetzako helikopteroa bertaratu dira ingurura. Langilea lurrean topatu dute, korderik gabe. Suspertzen saiatu badira ere, ezin izan dute salbatu.
Heriotzaren arrazoiak ikertzen ari dira oraindik, baina zantzu guztien arabera, heriotza ez traumatikoa izan da. Osalaneko teknikariek hasiera batean zabaldutako informazioaren arabera bihotzekoak jota hil da behargina, enpresako bulegoetan zegoela.