AURRERAPENA

Andagoya taberna eta Odei Barroso, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025ko mai. 8a, 10:00

ALEAren 453. zenbakian: Andagoya tabernako Pili Mendoza eta Pope Ruiz, Odei Barroso raperoa, 2021ean Legutioko liskarretan auzipetuko lagunak, Azaitz Unanue, Euskaraldiaz; Txema Ramirez de la Piscina, Gure Lopez de Arbina eta David Mangana.

  • SAKONEAN. "Eskerrik asko: egon zaretelako egon gara". 40 urtez Gasteizko Errota auzoko Bodega Andagoya kudeatu duten Pili Mendoza Lizaranzu eta Pope Ruiz Martinez ekainean erretiratzekoak dira. Urte hauetan aldaketa handiak ikusi dituztela diote, bai auzoan bertan zein gizarte ohituretan ere. Erretiroarekin, inguruan izandako pertsonak faltan botako dituztela diote.
  • PROTAGONISTA. Odei Barroso, raperoa: "Euskal kulturak ez du errentagarritasuna bilatu behar". 'Goizegi hiltzeko' bere bakarkako bigarren diskoa aurkezten dabil odei Barroso (Urruña, 1988). izaskun Arrue Kulturgunean ematekoa zen kontzertua baliatuta, tartea hartu du ALEArekin hitz egiteko. 2zio taldearekin hiru disko atera ostean, bakarkako ibilbidean egina du apustua.
  • IRUDITAN. Gasteizko lorezainek 45 greba egun. 
  • GIZARTEA. Legutioarrak lekuko. 2021eko martxoaren 19an Legution izan zen liskarraren harira, "bestelako eredu polizial eta judizial bat" eskatu dute hiru auzipetuek, "argudio eta frogarik gabe" zigortu ostean.
  • EUSKARA. Azaitz Unanue, Euskaraldia Gasteiz: "Ahobizi izatea da estres linguistikoa jasateko prest egotea".
  • IRITZIA. Txema Ramirez de la Piscina, Gure Lopez de Arbina, David Mangana.

 


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

OSZAR »