AURRERAPENA

Araba Euskaraz eta Ketxu Bedialauneta, aste honetako ALEAn

Erredakzioa 2025ko eka. 12a, 10:00

ALEAren 458. zenbakian, Araba Euskarazi buruzko zenbaki berezia: agertokiak Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado parkearen inguruan, Ketxu Bedialauneta, Bastida ikastolako zuzendaria, ikastolaren historia, abestia, ihes gela, Katixa Agirre eta Arturo Lopez de la Calleren iritzia.

  • SAKONEAN. Zortzi ikastolen lanaren uzta. Gasteizko lorezainen greba dela-eta, ezin izango dute Olarizun egin, baina bere horretan mantendu dituzte ikastolek Araba Euskaraz ospakizunerako aurreikusita zituzten ekitaldi eta ikuskizun guztiak. Agertokiak Armentia ikastola, Mendizorrotza eta Prado parkearen inguruan izango dira igande honetan.

  • PROTAGONISTA. Ketxu Bedialauneta, Bastida ikastolako zuzendaria: "Ez da normala ratio berbera eskatzea Bilbon eta Bastidan". Ohiko lan eskergari jaia Armentia, Mendizorrotza eta Pradora eramateko lan gehigarria batu zaio Bastida ikastolari. Diru irabaziak hezkuntza hobetzeko baliabideetan bideratuko dituztela dio bertako zuzendariak.

  • IKASTOLAREN HISTORIA. Arrastoa, ikastolatik kanpora. Duela 45 urte eman zituen lehendabiziko pausoak Bastida ikastolak; Maria Pesos eta Aintzane Prieto ikasle ohiek gogoratu dituzte "familia giroan" egin zituzten urteak, eta ikastolak herrian egin duen lan eskerga.

  • ABESTIA. Etengabeko arbasoen su txikia. Euskararen ibilbideari eta transmisioan katebegi izandako ahots guztiei omenaldia egin nahi izan diete Araba Euskarazeko aurtengo abestian. Oztopo guztien gainetik biziraun duelako heldu da guganaino.

  • TEKNOLOGIA. Gelatik ihesi, baina ikasteko. Digitalizazioari lotutako proiektu batean buru-belarri ibili dira Bastida ikastolan, irakasleek egin duten formazio batetik abiatuta. Egindako lana erakusketeko ihes gela birtual bat sortu dute ikasleek.

  • OMENDUA. Katebegi izatearen ohorea. Araba Euskarazek karmele Jaio omenduko du aurten. Bere ibilbide euskaltzaleari egin nahi izan diote aitortza. Igande goizean, jaialdiaren aurkezpenarekin batera egingo diote aipamen berezia idazleari.

  • IRITZIA. Mugaezin, etengabe. Arturo Lopez de la Calle, San Bizente ikastolako zuzendaria.

  • URTEKO EKIMENAK. Ikastolak bazter guztietan. Arabako zortzi ikastolek hainbat ekimen antolatu dituzte urtean zehar, Araba Euskaraz jai handiari begira motorrak berotzeko eta ikastolen proiektua herrialdeko bazter guztietara eramateko asmoz.

  • ERAGITEKO JANZTEN. Paul Bilbao, Armentia ikastolako zuzendaria: "Hiztun aktiboak nahi ditugu, hiztun eraldatzaileak"


Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

OSZAR »