Zerua partez hodeituta egongo da, erdi eta goi mailako hodeiekin, eta hauts gandua izateko posibilitatea dago. Arratsalderako, ia segurenez bero hodeiak pilatuko dira, zaparrada trumoitsuak botatzeko aukerarekin. Are, zenbait lekutan txingorra bota lezake. Hori dela eta, muturreko tenperaturengatik abisu horia ezartzeaz gain, Euskalmetek prezipitazio handiagatiko abisua ere emana du. Gasteizen 18 eta 32 gradu arteko alde termikoa izango dute.
Bihar ere tarteka hodeitsu egongo da, eta bai egunaren lehen zatian zein arratsaldean ere zaparradak eta trumoi ekaitzen bat bota dezakeela ohartarazi dute. Eolok hegotik egingo du ufa, eguerditik aurrera ipar-mendebaldeko osaigaira joz. Bereziki haizeguneetan bolada gogorrak izan ditzake. Tenperaturak dezente jaitsiko dira, 16 eta 27 gradu arteko aldean geratuz.