⛅ EGURALDIA

Asteburuarekin, bero handia bueltan

Erredakzioa 2025ko eka. 27a, 08:28

Argazkia: JUANMA GALLEGO / ALEA

Beste behin tenperaturek gora egingo dute, eta zeru oskarbiak izango ditugu.

Lanbroa agertu daiteke goizean, baina gero zerua hodei gutxirekin edo oskarbi egongo da. Norabide aldakorreko haize ahula izango dugu, baina arratsaldean tarte biziak izango ditu. Alde termiko zabala izango dugu, eta freskoa izatetik bero handia izatera pasako gara: 13 eta 30 gradu arteko alde termikoa izango dute Gasteizen.

Asteburuari begira, antzeko egoeran egongo gara bai larunbat zein igandean ere. Goizez lanbro eta lainoak agertuko dira, baina ondoren zerua oskarbi geratuko da. Batez ere igande arratsaldean pilatu daitezke bero hodeiak, baina momentuz bederen ez dute ekaitz arriskuren inguruan hitz egin. Tenperaturei dagokienez, minimoak 17 graduan hasiko dira, eta larunbat eta igandean 31 eta 32 gradura iritsiko dira hiriburuan.

Bidali eguraldiari buruzko zure argazkiak [email protected] helbidera.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

OSZAR »