Kantari 2025 ikuskizunean 300 gaztetxo baino gehiagok izan dute kantuan aritzeko aukera. 70 taldetan banatuta, eta asteburu oso batez, entsegu ordu luzeetan eginiko lana argitzera eman zuten gazteek.
Lan hori goraipatzeko asmoz antolatutako bideo lehiaketan publikoaren saria aukeratu da webguneko boto bidez, eta, horrekin batera, Kantariko epaimahaiak beste bideo bat aukeratu du.
Hortaz, Kantari 2025 bideo lehiaketako irabazleak hurrengo taldeak izan dira:
- Publikoaren saria, 548 botorekin, Ibaiondo ikastetxeko Gaueko izarrak taldeak jaso du, Ez dakit abestiarekin. Horri esker, taldean gozatzeko Lautada Puzzle roomen esperientzia bat irabazi dute taldeko kideek.
- Kantariko epaimahaiak berriz Lakuabizkarra ikastetxeko Marrubitxulis taldea aukeratu du irabazle, Kolpe kantuarekin. Talde honek Hontza Xtrem abentura parkean taldean gozatzeko esperientzia bat irabazi du.
Zorionak parte hartzaile guztiei egindako lanagatik!