Judimendiko jaiek data berezia dute aurten, eta igarri da San Juan bezperan ere. Auzoko joaldunak, momotxorroak eta beste hainbat eragile bildu dira aurtengo gaitzei su emateko. Greban dauden Gasteizko lorezainek ere leku berezia izan dute Judimendin.
50 urte auzoan ospatzen lelo, urte historikoa izango da hau Judimendirentzat, eta tamainako egitaraua izan dute. Dozenaka lagun aritu dira lanean azken asteetan, baina urte osoan zehar auzoan hainbat eragilek egindako lanaren emaitza dela gogoratu dute partaideek.