Legutioko Cie Automotiven greba mugagabea abiatuko dute maiatzaren 14an

Erredakzioa 2025ko mai. 7a, 11:02

2023an ere greba mugagabea egin zuten Goiaingo Cieko langileek. Argazkia: ELA

Kaleratu duten lankide batekin elkartasunez mobilizazioak hasiko ditu plantillak datorren asteazkenean, ELA sindikatuak deituta.

Cie Automotive Goiain enpresako langileek greba mugagabera joko dute maiatzaren 14an, langile baten kaleratzea salatzeko. Lankidea berriz hartu eta enplegu politikak aldatzeko eskatuko diote enpresari.

ELA sindikatuak deitu ditu grebara Legutioko lantegiko 44 langileak. ELA sindikatuak du ordezkaritza osoa bertan, eta salatu dute enpresaren enplegu politikek arriskuan jartzen dutela lan egonkortasuna.

Cie Automotive euskal multinazionalaren enpresa da Legutioko Goiain industrialdeko lantegia, eta automobilgintzarako piezak fabrikatzen dituzte, batez ere.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

OSZAR »