Ekaina bitartean, astero galdera berri bat botako digute IKAko lagunek. Denbora tarte horretan galdera zuzen gehien erantzuten dituen lagunak Errigora saski zoragarri bat irabazteko aukera izango du.
Prest al zaude zure ezagutza frogatzeko?
JOAN DEN ASTEKO ERANTZUNA
JOAN DEN ASTEKO AZALPENA
Aitona-amonak
Ez da gauza bera 'aitonekin joan naiz' edo 'aitona-amonekin joan naiz'. Lehenengoan, amaren aitarekin eta aitaren aitarekin joan zara, hau da, zure bi aitonekin, gizonezkoekin. Eta bigarrenean, bikotearekin joan zara, aitona eta amonarekin.
Beste arazo antzeko bat ere badugu: aitak ≠ gurasoak. Ez da gauza bera 'aiten bilera' (bakarrik aitak joango dira, denak gizonak) edo 'gurasoen bilera' (bai amak bai aitak joan daitezke).