Arabako Diputazioak 5.000 euroko isuna jarri dio aita bati futbol partida batean haur bati erasotzeagatik

Erabiltzailearen aurpegia Edurne Begiristain 2025ko mai. 9a, 09:36

Haur batzuk futbolean jolasten. Argazkia: AFA

Eskola kirolan izaten diren indarkeria kasuei aurre egiteko araubide berria lehen aldiz aplikatu du aldundiak.

Arabako Foru Aldundiak isun ekonomikoa jarri dio aita bati haur kategoriako futbol partida batean haur bati eraso egiteagatik. 5.000 euroko isuna eta kirol esparruetan urtebetez sartzeko debekua ezarri dio gizonari. Lehen aldia da aldundiak gisa horretako neurri bat hartzen duena.

Aldundiak martxoan onartu zuen eskola kirolean biolentzia eragozteko araubide zigortzailea, asmo argiarekin: asteburuero, 6 eta 16 urte bitarteko 21.000 neska-mutil biltzen dituzten kirol diziplinetan gertatzen diren indarkeriazko ekintzak, hitzezkoak nahiz fisikoak, geldiaraztea.

Berria egunkariak argitaratu du albistea eta Creative Commons by-sa lizentziari esker zati bat ekarri dugu ALEAra. Edurne Begiristainen jatorrizko albistea hemen duzu ikusgai.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

OSZAR »