Lehen erretreta Dulantzin joko dute

Erredakzioa 2025ko api. 25a, 10:25

Dulantziko danborrada. Argazkia. PHOT:OK / ALEA

Danborrada bat ospatzearen ideia Okeluko elkarte gastronomikoan sortu zen 

Arabako danborradarik goiztiarrena Dulantzin egiten dute. Aurten, apirilaren 26an itzuliko da herrira Arabako patroiaren omenezko danborrada. 12:00etan, Herriko Plazan erretreta egingo dute, eta ondoren hasiko da kalejira. Bertan, danborrariek, majorette eta kantinera talde batek lagunduta, jaiari hasiera emango diote, danborrak herriko kale nagusietan zehar burrunbatuz.

Arratsaldean, desfilea 18:00etan hasi eta 20:00ak arte luzatuko da, Kilkir txarangaren laguntzarekin. San Prudentzio jaiarekin batera danborrada bat ospatzearen ideia Okeluko elkarte gastronomikoan sortu zen 2008an, eta gaur egun ehun lagunek baino gehiagok parte hartzen dute danborradan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

OSZAR »