'Faisaien irla', igandean Harresi aretoan

Erredakzioa 2025ko mai. 7a, 17:57

Sambou Diaby eta Jone Laspiur aktoreak. Irudia: 'Faisaien irla'

Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira filmaren protagonistak.

Igandean, maiatzaren 11n, Agurainen aurkeztuko dute Asier Urbietaren Faisaien irla pelikula, Donostiako Giza Eskubideen 22. Zinemaldia ireki zuen filma, euskaraz. 19:00etan izango da, Harresi aretoan. 

Jone Laspiur eta Sambou Diaby dira filmaren protagonistak, eta, gainera, Itziar Ituño eta Josean Beangoetxea ere badira ikus-entzunezkoaren parte. Bidasoa inguruan grabatu zuten filma, eta haren gidoia Asier Urbietak eta Andoni de Carlosek idatzi dute. 

Faisaien Irla munduko kondominio txikiena da; sei hilabetez Espainiari dagokio, eta beste sei hilabeteak Frantziari. Laida eta Sambouk bi pertsona ikusiko dituzte igerian ibaia zeharkatu ezinik. Egun batzuk geroago gorpu bat agertuko da irlan.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago

OSZAR »