Ezpalak eta Rodeo Jimmyn ikusteko sarrerak

Ezpalak eta Rodeo Jimmyn ikusteko sarrerak

Maiatzaren 16an, ostirala, Ezpalak eta Rodeo taldeek kontzertua eskainiko dute Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 21:00etatik aurrera. ALEAk Jimmy Jazz Gasteiz aretoaren laguntzarekin bi sarrera solte zozkatuko ditu ALEAkideen artean.

EZPALAK taldeak GATZA laugarren diskoa aurkeztu du, Patana Records bere zigiluarekin autoeditatzen duen lehena, hain zuzen. Urte hasieratik joan zen sortzen diskoa, Hortz Aina Hots bere aurreko lanaren bira-kontzertu baten eta bestearen artean. Zera dio taldeak: «Maketak egiten eta ideia-ekarpenak egiten joan ginen. Hasiera batean, EP labur bat izan behar zen, baina ikusi genuen gustuko abesti ugari genuela, eta diskoa egitea erabaki genuen». [...]

  • Parte hartu maiatzaren 13a baino lehen.
  • Maiatzak 13an zuzenean jarriko gara irabazleekin kontaktuan.

Epea: 2025/05/13 12:00
OSZAR »